XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urak hiru egoera ditu: SOLIDOA; LIKIDOA; LURRINA.

Zelan aldatzen da egoera batetik bestera? Onena esperimentu bidez ikustea izango dogu.

Hiru zati izango ditu esperimentu honek:
1. Ikastolako nahiz etxeko izozkailuan yogur poto bat urez beteta sartu eta izoztu, jelatu daiten arte itzi.

2. Izoztutako, solidatutako ur hori eguzkitan itzi.

Eguzkiaren beroaz urtu egingo jaku, jakina.

3. Yogur potoko ura ontzi batetara bota eta sutan jarri irakiten hasi arte.

Behatu arretaz urtetzen dauan lurrinari.

Ondoren eskua lurrin gainean jarri, eskua erretiratzean nabarmenduko dozuz gelditu jatzuzan ur tantak.

Gogoan hartu:
UR LIKIDOA; HOTZA; IZOZTU
UR IZOZTUA; BEROA; UR LIKIDOA
UR LIKIDOA; BEROA; UR LURRINA
UR LURRINA; HOTZA; UR LIKIDOA.